144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-A-175 (2016-A-172, 2016-A-175)

Eltzaburuko Kontzejuak ureztatzeko aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea eskatu du. Honako datu eta ezaugarri hauek ditu aprobetxamendu horrek:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eltzaburuko Kontzejua.

Xedea: azaleko uren aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea, ureztatzeko erabilera gehitzeko.

Ibilgua: Aizarbilgo iturburua.

Alderdia: Antzubil.

Udalerria: Eltzaburu-Ultzama (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTMX: 602652 UTMY: 4766403 (ETRS89 zona, HUSO30T).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,45 l/s.

Ureztatu beharreko azalera: 1,0981 ha.

Xedea: biztanleentzako hornidura eta ureztaketa.

Eltzaburuko Kontzejua ur aprobetxamendu baten titularra da, erakunde honek 2002ko otsailaren 7an hartutako Ebazpenaren bidez emandakoa, 0,45 l/s-ko emaria erabiltzeko Eltzaburu hornitzeko, Ultzamako udal-mugartean (Nafarroa). Gaur egun aprobetxamendua arroko Ur Erregistroaren A ataleko 57. liburuko 97. orrian inskribaturik dago.

Aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzea eskatu kontzejuak, Ultzamako udal-mugarteko 18. poligonoko 428. lurzatian 1,0981 hektareako baratze baten ureztaketa gehitzeko, guztira hartu beharreko ur emariak eta bolumenak handitu gabe; ureztaketarako erabiliko den batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean 0,315 l/s-koa izanen da eta urteko gehieneko bolumena, berriz, 3.294,3 m³-koa.

Ureztaketarako hargunea Eltzaburu hornitzeko egun dagoen erregulazio biltegitik eginen da, polietilenozko 50 mm-ko hodi baten bidez eta grabitatez, 2,63 l/s-ko gehieneko uneko emaria garraiatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 27an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808544