3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-75
Etxarri Aranazko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Etxarri Aranazko Udala.
Ibilgua: izenik gabeko erreka, Arakil ibaiaren adarra.
Hargunearen alderdia: Gatzarrieta.
Hargunearen udalerria: Etxarri Aranatz (Nafarroa).
Hargunearen koordenatuak: UTMX: 573469 UTMY: 4754753 (ETRS89 zona, HUSO30T).
Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,38 l/s.
Unean uneko gehieneko emaria hargunean: 0,65 l/s.
Gehieneko bolumena urtean: 12.000 m³.
Xedea: beste aprobetxamendu batzuk (iturri apaingarria).
Aprobetxamenduan ura zuzenean hartuko da izenik gabeko erreka batetik, koordenatu puntu honetan: UTMX: 573469 UTMY: 4754753 (ETRS89 zona, HUSO30T). Horretarako, polietilenozko 32 mm-ko mahuka bat erabiliko da, ura iturri publiko bateraino eramanen duena, eta muturrean txorrota izanen du, funtzionatzeko soilik grifoari eragiten zaionean, apainketarako. Urteko gehieneko bolumena 12.000 m³-koa izanen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko ekainaren 26an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808406