144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea baliogabetzea

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik uztailaren 6ko 734/2018 Ebazpena eman duela. Horren bidez baliogabetzen du gaurko egunerako (uztailak 6) Alkatetzaren eginkizunak Helena Arruabarrena Politeren esku uzten dituen Alkatetzaren 666/2018 Ebazpena. Gainerakoan, ebazpen horren bidez egin eskuordetzea bere horretan mantenduko da.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114.3 artikulua bete beharrez, nahiz eta aipatutako ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen duen indarra.

Sarrigurenen, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1808944