144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2018ko uztailaren 13an ezkontza zibila eginen da Urzainkiko Udalean. Ezkontza hori Urzainkiko Udaleko zinegotzi Elena Garro Necocheak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Urzainkiko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Elena Garro Necochea zinegotzia eskuordetzea, ezkontza hori egiteko.

2. Eskuordetze hau egun horretarako da.

Urzainkin, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1809000