144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa, Etxeko animaliak oro har eta arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea arautzen duen ordenantzaren
16., 22. eta 26. artikuluetan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2018ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Etxeko animaliak oro har eta arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea arautzen duen ordenantzaren 16., 22. eta 26. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzuen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1808939