144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

MP1802, MP1804, MP1805 eta MP1806 aurrekontu-aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2018ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor bakarrean honako aurrekontu-aldaketa hauek egiteko espedienteak:

–MP1802 Kreditu-gehigarria, inbentarioa.

–MP1804 Kreditu-gehigarria, artxiboa.

–MP1805 Kreditu berezia, igerilekuko sutegia.

–MP1806 Kreditu berezia, ur-jasotzailea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Untzuen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1808938