2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2017ko ekitaldirako ekonomia eta finantza plana. Onespena
Puiuko Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2017ko ekitaldirako ekonomia eta finantza plana, 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra likidatu denean ez baita bete gastu arauari eta aurrekontu egonkortasunari buruzko helburua.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean jarriko da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.
Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Puiun, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1809037