2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuari dagokionez.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Garesen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1809075