2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2018/1320. Titularra: Dana Automoción SA. Ordezkaria: Sergio Garcés Lozano. Jarduera: industriako ibilgailuentzako materiala fabrikatzea (jarduera sailkatuaren lizentzia aldatzea). Tokia: Agustindarren poligonoa - UI I, G kalea, z.g.
Iruñean, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1808930