144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Udalaren Gardentasuna, informazioaren eskuragarritasuna eta datuen berrerabilpenari buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Oteizako Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oteizako Udalaren Gardentasuna, informazioaren eskuragarritasuna eta datuen berrerabilpenari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratu ondoren, bizilagunek eta interes legitimodunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork ez badu erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten, aipatu ordenantza behin betiko onetsitzat hartuko da. Inguruabar hori eta ordenantzaren behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Oteitzan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1808923