2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean, 2018ko ekitaldiko udal aurrekontuko 3. aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu berezia:
VI. kapitulua: 80.000,00 euro.
Finantzabidea:
VIII. kapitulua: 80.000,00 euro.
Olaztin, 2018ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1809062