144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Zinegotziaren ordainsaria dedikazio partzialagatik

Monteagudoko Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehen alkateorde Amelia Martinez Muñozendako 800 euro gordineko ordain ekonomikoa ezartzea hilean, 12 soldatatan jasoko dena, kultura eta besten inguruko gaietan dedikazio partzialean aritzeagatik. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz. Zenbatekoa lanaldi arrunt baten zenbatekoaren %25ekoa da. Ordainsari hori jaso dezan, alta emanen zaio Gizarte Segurantzan eta Monteagudoko Udalak haren enpresa kuotaren kotizazioa gauzatuko du.

Argitara ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Monteagudon, 2018ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1808994