144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena.
Testu bategina

Monteagudoko Udalak, 2018ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan.

Iragarkia 2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN
TESTU BATEGINA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak.

3. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da ordaintzeko betebeharra.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako banakako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. Igerilekuen denboraldirako abonamenduek eskubidea ematen dute kirol instalazioak urte osoan erabiltzeko. Igerilekuen denboraldian, hamabostaldiko eta hilabeteko abonamenduek baimena emanen dute gainerako kirol instalazioak erabiltzeko, soilik indarrean dauden bitartean. Hilabetetzat hartuko dira hilabete naturalak, eta hamabostalditzat, hilabete bakoitzeko 1etik 15erako eta 16tik 30erako hamabostaldiak.

Igerilekuen denboralditik kanpo kirol instalazioak erabili ahal izateko, denboraldiko abonamendu bakarra ezartzen da, kategoria bakoitzaren araberakoa.

Udal gimnasioa erabili ahal izateko, beharrezkoa izanen da kirol instalazioak erabiltzeko abonamendua edukitzea.

Padel pista erabiltzea doakoa izanen da kirol instalazioetako bazkideentzat.

6. artikulua. Eskubideak ondoko tarifa hauen arabera bilduko dira:

Kirol instalazioetako abonamenduak.

  • Banakakoak, 15 urtetik beherakoak:
  • Hamabostaldikoa: 13,35 euro.
  • Hilabetekoa: 23,00 euro.
  • Denboraldikoa: 43,55 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 32,65 euro.
  • 15 urtetik gorakoak:
  • Hamabostaldikoa: 23,00 euro.
  • Hilabetekoa: 42,15 euro.
  • Denboraldikoa: 72,55 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 54,45 euro.
  • Senar-emazteak, seme-alabarik gabeak:
  • Hamabostaldikoa: 31,45 euro.
  • Hilabetekoa: 59,05 euro.
  • Denboraldikoa: 97,90 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 73,50 euro.
  • Senar-emazteak, seme-alaba 1ekin:
  • Hamabostaldikoa: 38,70 euro.
  • Hilabetekoa: 72,60 euro.
  • Denboraldikoa: 106,40 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 79,80 euro.
  • Senar-emazteak, 2 seme-alabarekin:
  • Hamabostaldikoa: 41,10 euro.
  • Hilabetekoa: 76,20 euro.
  • Denboraldikoa: 123,30 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 92,50 euro.
  • Senar-emazteak, 3 seme-alabarekin edo gehiagorekin:
  • Hamabostaldikoa: 45,95 euro.
  • Hilabetekoa: 87,00 euro.
  • Denboraldikoa: 133,00 euro.
  • Denboraldiz kanpokoa: 99,75 euro.

Gimnasiora sartu ahal izateko, hilabeteko 10 euroko kuota ezartzen da.

Ikastaro eta jardueretarako, zenbatekoa jardueraren egunetan hainbanatuko da.

Erabiltzaileak sarbide eskubiderik ez badu, neguko denboraldiari dagokion abonamendua hainbanatuko da (banakako gaztea edo heldua), antolatutako jardueraren eguneko prezioa finkatzeko. Jardueraren abonamendua kalkulatzeko, hau eginen da: lortutako eguneko prezioa bider jarduera egunen kopurua. Erabiltzailea kirol instalazioetan sartu ahal izanen da soilik jarduera gauzatzen den egunetan.

Eguneko txartela:

  • 15 urtetik beherakoak:
  • Lanegunak: 2,90 euro.
  • Larunbatak, jaiegunak eta bezperak: 3,35 euro.
  • 15 urtetik gorakoak:
  • Lanegunak: 4,15 euro.
  • Larunbatak, jaiegunak eta bezperak: 5,00 euro.

Igerilekuetara abonaturik daudenen txartelen bikoiztuak: 3,05 euro.

Igerilekuen denboralditik kanpo, txartelen zenbatekoa erdira murriztuko da.

Kirol instalazioetako bazkide ez direnek, padel pista erabili ahal izateko, kirol instalazioetara sartzeko ezarritako tarifa bera ordaindu beharko dute.

7. artikulua. Izatezko bikoteek osaturiko familiak senar-emazteekin parekatuko dira, egoera hori egiaztatuz gero edozein erregistro publikoan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiriarekin. Familia gurasobakarrak ere seme-alaben ardura duten edo ez duten senar-emazteekin parekatuko dira, kide kopuruaren arabera, egoera hori agiri bidez egiaztatuz gero.

8. artikulua. Ordaintzetik salbuetsita egonen dira 65 urte edo gehiago duten erretirodunak, bai eta haien ezkontideak ere, 65 urte edo gehiago badituzte. Halaber, salbuetsita egonen dira %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna frogatzen dutenak, haien adina edozein dela ere; haien ezkontideak salbuetsita egonen dira soilik 65 urte edo gehiago badituzte.

9. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.

10. artikulua. Udalak identifikazio txartela emanen du kirol instalazioetara sartu ahal izateko, sarrerako tornua zeharkatuta. Txartelak eraginkortasuna izan dezan, aurretik ordenantza honetan ezarritako prezio publikoak ordaindu beharko dira, 8. artikuluan adierazitako salbuespenetan izan ezik.

11. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, Udalak emanak, eta horiek ikusgai egonen dira Udalaren kirol instalazioetan.

12. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrera-txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, Udalaren kirol instalazioen eremutik kanporatuta zehatu ahalko da.

13. artikulua. Iruzurtzat hartuko da Udalaren kirol instalazioen eremuan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantzaren testu bategin honek ondorioak izanen ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Bigarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Udalak onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo ondoriorik ez dutela, ordenantza honetan ezarritakoari kontra egiten dioten udal mailako lehenagoko xedapen guztiak.

Iragarkiaren kodea: L1808256