144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ekonomia eta finantza plana. Onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea ekonomia eta finantza plana, 2017ko aurrekontua likidatu denean ez baita bete aurrekontu egonkortasunaren eta gastu arauaren helburua.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Miranda Argan, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1808937