2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Barne araubidearen erregelamendua, harremanak arautzeko Udalaren eta lanbide enpresen mintegian kokatuta dauden ekintzaileen artean. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batean onestea barne araubidearen erregelamendua, harremanak arautzeko Irunberriko Udalaren eta Irunberriko lanbide enpresen mintegian kokatuta dauden ekintzaileen artean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irunberrin, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1808997