144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2018ko utzailaren 28an ezkontza zibila eginen da Gardeko herribilduaren udaletxean. Ezkontza hori Gardeko Udaleko zinegotzi Ricardo Galán Treviñok eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Gardeko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 10eko 24/2018 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Ricardo Galán Treviño zinegotzia eskuordetzea aipatu ezkontza egiteko.

2. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu aipatu egunerako.

Garden, 2018ko uztailaren 10ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1809066