144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2018ko uztailaren 14an ezkontza zibila eginen da Gardeko Udalean. Ezkontza hori Gardeko Udaleko zinegotzi José Ángel Ureña Marcok eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Gardeko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 5eko 23/2018 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Aipatu ezkontza egiteko, José Ángel Ureña Marco zinegotzia eskuordetzea.

2. Eskuordetze hau egun horretarako da.

Garden, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1809006