144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, 7/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu-gehigarria:

GASTUAK:

VI. kapitulua: 46.900,00 euro.

–Finantzaketa:

DIRU-SARRERAK (egiazki bildutako diru-sarrera berri eta handiagoak):

VI. kapitulua: 46.900,00 euro.

Funesen, 2018ko uztailaren 9an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1809019