144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza arauena. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Donamariako Udal Planeko aldaketa xehatua egiteko espedientea, Udal Planeko hirigintza arauen 42. artikuluari dagokionez. Juan Altunak eta Jone Fachadok sustatu dute aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donamarian, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1808936