144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Akats zuzenketa, herri-lurraren okupazioa hasiera
batean onesteko iragarkian

Ikusirik akats bat dagoela 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, argitaratutako iragarkian, honako zuzenketa hau egiten da: “Hasiera batean onestea 8. poligonoko herri-lurretako 370. lurzatian 18 m² okupatzeko espedientea, Vicente Lacarra Jimenezek 35 erlauntz jartzeko” dioen lekuan, “Hasiera batean onestea 10. poligonoko herri-lurretako 370. lurzatian 18 m² okupatzeko espedientea, Vicente Lacarra Jimenezek 35 erlauntz jartzeko” behar du; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, non ondorengo hau adierazten baita: “halaber, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahalko dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Carcarren, 2018ko uztailaren 6an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1808952