144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da Buñuelgo udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan. Eskaeretan jasoko dute aipatu erregelamenduan adierazten diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Buñuelen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1808931