144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetza beste baten esku uztea

2018ko uztailaren 6an, Berbintzanako Udaleko alkateak ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da ezen alkateordeen eginkizunetako bat dela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, hura Udaletik kanpo denean, eta eskuordetzea espresuki eman beharra dagoela horretarako.

2018ko uztailaren 9tik 16ra bitarte, biak barne, udal-mugartetik kanpo egon behar dut.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Ignacio Fernández De Esteban zinegotzia nire ordezkoa izanen da alkatearen egiteko guztietan, ni Berbintzanako udalerritik kanpo naizen bitartean, 2018ko uztailaren 9tik 16ra bitarte, biak barne, ni Alkatetzaren egitekoetara itzuli artean.

2. Honako hau Ignacio Fernández De Estebani jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean, eta orobat gainerako udal zerbitzuei.

Berbintzanan, 2018ko uztailaren 6an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1808993