144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Terrazei buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

2018ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, Azagrako Udalak 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakia. Horren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa egiteko espedientea Terrazei eta mahai hankabakarrei buruzko udal ordenantzaren 20. artikuluan.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientearen behin betiko onespena argitaratzen da indarrean jar dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hartara, aipatu ordenantzaren 20.2 artikulua honela gelditu da idatzirik:

“Lizentzia aldi hauetakoren baterako emanen da:

–Urteko denboraldia: egun guztiak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

–Oinezkoentzako denboraldia: ostiraleko edo jaiegunaren bezperako 19:00etatik asteleheneko edo jaiegunaren biharamuneko 8:00etara bitarte, baita gazteriaren festetako eta herriko festetako denboraldietan ere. Bidezko arrazoiak direla eta, epe hori alda daiteke Alkatetzaren ebazpenaren bitartez.

–Gazteriaren festetako eta herriko festetako denboraldia”.

Azagran, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1808935