144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Animaliak edukitzea eta babestea
arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Andosillan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan (2000ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Andosillan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Indarrean jarriko da argitaratu eta biharamunean.

Andosillan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1808924