144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Epatzeak, gizarte-langileak aldi baterako kontratatzeko deialdiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2018ko uztailaren 5ean, 81/18 zenbakidun Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariaren probidentzia, 2018ko ekainaren 4koa, aditzera ematen duena Daniel Cuesta Castañedak gora jotzeko errekurtsoa (18-01181 zenbakiduna) jarri duela Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2018ko maiatzaren 21ean emandako ebazpenaren kontra. Horren bidez onetsi ziren deialdiaren oinarriak gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2018ko maiatzaren 21ean emandako ebazpenaren kontra Daniel Cuesta Castañedak jarritako jotzeko errekurtsoaren (18-01181 zenbakiduna) kopia eginbidetua. Ebazpen horren bidez onetsi ziren gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdiaren oinarriak.

Bigarrena.–Epatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiak, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean”.

Berriozarren, 2018ko uztailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1808928