144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1505/2018 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko prozeduran, Patricia Moreda Jaunsaras andrea izendatzen baita.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren urtarrilaren 24ko 208/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19koan.

Apirilaren 9ko 814/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2018ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24koan.

Eta maiatzaren 14ko 1081/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan.

Hautaprobak bukatu eta gero, kalifikazio epaimahaiak Patricia Moreda Jaunsaras izendatzeko proposamena egin zuen, onartutako izangai bakarra izan baitzen.

Ebazpen hori 2018ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 22koan.

Egiaztatu ondoren betetzen direla deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak, bidezkoa da izendapena egitea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Patricia Moreda Jaunsaras andrea izendatzea liburutegiko arduradunaren lanpostua, C mailan sailkatua, betetzeko.

2. Patricia Moreda Jaunsaras andrea C mailan sailkatuko da, eta plantilla organikoan maila eta lanpostu horietarako ezarritako ordainsariak jasoko ditu, eta lehenago zeukan eremu eta destino berari atxikirik jarraituko du.

Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko interesdunak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan, estatutupeko langilea izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.

Patricia Moreda Jaunsaras andreak ordu arteko eginkizun berak egiten jarraituko du; gainera, maila berriari dagozkionak esleitzen ahalko zaizkio.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetu zela bere lanpostuaz, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko ekainaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1808916