141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketa 2018ko aurrekontuan.

Iragarkia 2018ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da 2/2018 aurrekontu-aldaketa 2018ko aurrekontuan.

2/2018 aurrekontu-aldaketa

3231.6320003 partida (“Gas galdararen instalazioa aldatzea”) 2.178,46 eurotan murrizten da, eta 1640.6030003 partida (“Hilerriko nitxoak”) 2.178,46 eurotan handitzen da.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azagrako Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1808835