141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Datako egunean, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela 2018ko uztailaren 15etik 29ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBATZI DUT:

1.–Udalbatzako zinegotzi Marta Diez Nepalen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2018ko uztailaren 15etik 22ra, biak barne.

2.–Udalbatzako zinegotzi Patricia Abad Encinasen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2018ko uztailaren 23tik 29ra, biak barne.

3.–Erabaki hau aipatu zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1808839