141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Andosillan, 2018ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

TESTUA

Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren 12. artikulua honela gelditu da:

“12. artikulua. Egoitza elektroniko nagusia.

1. Sarbide elektronikorako gune nagusia ezarri da udal administrazioaren egoitza elektroniko nagusi gisa, hau da: http://andosilla.sedelectronica.es. Egoitza horretan, herritarren eskura jarriko da zerbitzuen zerrenda eta haietan sartzeko era, eta udal Administrazioaren eta haren erakunde publikoen gainerako sarbide elektronikorako guneekin koordinaturik egonen da, esteka zuzena izanen baitu haietara.”

Iragarkiaren kodea: L1808807