141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 27an hartua, adierazten duena presakoa dela, nahitaez desjabetzearen ondorioetarako, honako proiektu honen lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzea”.

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2018ko maiatzaren 4an onetsi zuen Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura egiteko proiektu teknikoa. Jurramendiko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek idatzi zuten, eta aldez aurretik aldeko txostena eman zuen hirigintza arloko arduradunak.

Halaber, saio hartan onetsi ziren obrak egiteko Lizarrako Udalak eta Jurramendiko Mankomunitateak sinatu beharreko lankidetza hitzarmena. Lehenbiziko klausulak dio ezen Lizarrako Udalak, hirigintzako administrazioa den aldetik, Jurramendiko Mankomunitatearen eskura jarri behar dituela obrek ukitutako lursailak, eta, hala badagokio, horretarako behar diren lursailak desjabetzeko espedientea kudeatu behar duela.

Lizarrako Udalak 2018ko ekainaren 7ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, onetsi zen aipatutako proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedura hastea, baita horien zerrenda zehatz eta banakakoa ere, erabakiaren I. eranskinean jaso dena.

Proiektuaren xedea da ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzea, eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, izan ere gaur egungo banaketa sarea aldatu beharra dago, edukiera handiagoko beste batekin, eta, hala, erantzuna emanen zaio pixkanaka izanen den eskari gero eta handiagoari, jarduerak ezarri ahala sektorean izanen diren erabilera berriengatik.

Nafarroako Gobernuak, Lizarrako Udalak alegatutako arrazoiak ikusita, eta egiaztatuta balio justua ordaintzeko behar den aurrekontu-izendapena badela, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Adieraztea presakoa dela, nahitaez desjabetzearen ondorioetarako, honako proiektu honen lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzea”.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Lizarrako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808496