141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 359E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, toki entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat onesten da, 2018. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index). DDBN (identifikazioa): 405272.

bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizial honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” atalean ere.

Oinarri arautzaileak:

359E/2018 Ebazpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.

Onuradunak:

Nafarroako Toki Administrazioko toki entitateak, jarduketen xede diren instalazioen, higiezinen edo espazioen jabe direnak, edo haiek gutxienez 7 urtez erabiltzeko eskubidea dutela frogatzen dutenak.

Zenbatekoa:

Deialdi honek eragindako konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 290.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, 359E/2018 Ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko ekainaren 20an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1808548