141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

MP1801 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2018ko ekainaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen MP1801 aurrekontu-aldaketaren espedientea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Garinoainen, 2018ko uztailaren 4an.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1808836