141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

12/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an, 12/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

12/2018 aurrekontu-aldaketa.
Kreditu-gehigarria, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua

GASTUA:

GOITITU BEHARREKO PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1621-6330004

Birziklatzeko etxetxoak

8.379,00 euro

GUZTIRA

8.379,00 euro

FINANTZAKETA:

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

8.379,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2018ko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1808833