141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko ekainaren 26an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea. Hartara, Malerrekako Zerbitzu Orokorretako Mankomunitateko goiko urez hornitzeko kudeaketa egiten duen erakunde autonomoaren aurrekontuan diru-sarrera bidezko kreditua sortu da, baita indarra hartu ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta herri gastuaren arloan garatu duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean xedatu bezala.

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Inbertsioak hornidura sarean: 31.628,89 euro.

DIRU-SARRERAK:

VII. kapitulua.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 20.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Udalen ekarpena: 11.628,89 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 31.628,89 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, harat igortzen baitu 2/1995 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Donezteben, 2018ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1808809