141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Lehendakari jauna udalerritik kanpo izanen da uztailaren 17tik uztailaren 27 bitarte, oporraldia dela eta. Hortaz, lehendakariari dagozkion eginkizunak ondoko honen esku utzi dira: Mikel Huarte Martija, udalbatzako lehendakariordea baita. Eskuordetze hau aipatutako datak bitarte izanen du indarra.

Areson, 2018ko uztailaren 13an.–Lehendakaria, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1809121