141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Udalaren igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Esako Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Udalaren igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritako tasak berrikusten ahalko zirela 2018an obra eta zerbitzu berriak egin eta ezarri ondoren, 2018ko ekainean horiek irekitzen direnetik aurrerako ondorioekin; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluari jarraikiz.

Esako Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Esan, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1808803