141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Balorazio txostena jendaurrean jartzea

Villatuertako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea udal-mugarteko ondasun higiezin guztien balorazio txostenaren agiri berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu agiria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazio teknikoa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Villatuertan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1808914