141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, gazte elkarteei diru-laguntzak
emateko 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 406866.

a) Onuradunak: Tuterako Udalaren auzo elkarteen erregistroan gazte elkarte gisa inskribatu direnak (diru-laguntzaren xedeko jarduera egin baino lehen), baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

–Estatutuetan, beren helburuen artean izatea gazteriarekin ikusteko duten jarduerak egitea, eta irabazteko asmorik ez izatea.

–Gauzatu beharreko proiektu edo jarduerak Tuterako gazteentzat egitea.

b) Xedea: Tuterako gazte elkarteei laguntzea, honako hauek partez finantzatuz:

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

Diru-laguntzaren xedeko jarduerak eta funtzionamendu-gastuak 2017ko irailaren 2tik 2018ko irailaren 1era bitarte egin beharko dira.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Gazteriaren Zinegotzigoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo juventud@tudela.es helbidean eskatuta.

d) Zenbatekoa: 10.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 11tik 25era.

f) Bestelakoak:

–Elkartearen datuen inprimakia (I. eranskina).

–Programaren txosten orokorra, honako hauei buruzko informazioa zehaztuta: programa hori osatzen duten jardueretako bakoitzaren helburuak, iraupena, parte-hartzaileen kopurua eta adina, gauzatzeko tokia, parte-hartzeko kuota eta emaitzen beste adierazle batzuk.

–Programaren diru-sarreren eta gastuen balantze ekonomikoa, jardueren eta funtzionamenduaren arabera xehatua. Gastuen frogagiriak erantsiko dira, jatorrizko fakturen bidez, bai eta beharrezkoak diren ordainagiriak ere (jarduerak antolatu eta diru-laguntza eskatzen duen elkartearen izenean eginiko fakturak, “aztertuak” gisa zigilatu ondoren itzuliko direnak) eta horien fotokopiak (IIa eta b eranskina).

–Egindako jardueren zerrenda, jarduerak sortutako fakturak xehaturik. Dokumentu hori paperean eta euskarri informatikoan aurkeztu behar da (III. eranskina).

–Entitatearen ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneratuak dituela adierazteko (IV. eranskina).

–Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, azaltzen duena entitateak ez duela urratzen Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik (IV. eranskina).

–Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira (V. eranskina).

–Faktura guztiak ordaindu izanaren frogagiria.

Tuteran, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1808908