141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, ekainaren 27an emandako 315/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “Nazioarteko Praktiketarako Bekak” izeneko deialdia egin da 2018-2019 ikasturterako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 408915.

Lehena.–Onuradunak.

1. Beka eskatzeko unean beharkizun hauek betetzen dituzten pertsonek jasotzen ahalko dute beka:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

b) Nafarroarekin lotura izatea, Nafarroan jaioa izateagatik, foru izaera zibila izateagatik edo Nafarroan erroldatua egoteagatik deialdi hau argitaratu aurreko bi urtean gutxienez. Hori frogatzeko erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

c) Unibertsitateko titulu bat izatea.

d) Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, unibertsitateko tituludunek atzerrian praktikak egiteko beka bat jaso ez izana.

Iruñean, 2018ko ekainaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1809297