141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkura berezian eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarri baten bidezkoa.

Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4koan), 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua.

Gastuetako partida hauek handitzea:

–Partida: “Tebasko igerilekuak eraberritzeko obrak”.

Zenbakia: 3420 62200001.

Oraingo zenbatekoa: 270.000,00 euro.

Gehikuntza: 630.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 900.000,00 euro.

–Partida: “Lur-eremuak erosi eta egokitzea”.

Zenbakia: 45900 6000000.

Oraingo zenbatekoa: 80.000,00 euro.

Gehikuntza: 100.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 180.000,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

–Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 730.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz:

Ikusirik 2017ko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, 2018ko martxoaren 27an hasiera batean onetsia, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.863.303,52 euro guztira. Horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 1.863.303,52 euro gastu orokorrei.

Orain, 1/2018 aurrekontu-aldaketa hau onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.133.303,52 euro guztira. Horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 1.133.303,52 euro gastu orokorrei.

Tebasen, 2018ko maiatzaren 29an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1808799