141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik 2018ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 25ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, plantilla behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sartagudan, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

I. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa

–Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduradun bat. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %10 + %3,36, 19/2008 Foru Dekretuagatik. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12, lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10, aldi baterako peoiak zuzentzeagatik + %2,99, 19/2008 Foru Dekretuagatik. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria (ehorzlearen lanei esleitua), 40.3f artikulua, 251/1993 Foru Dekretua: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10 + %2,99, 19/2008 Foru Dekretuagatik. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria (ehorzlearen lanei esleitua), 40.3f artikulua, 251/1993 Foru Dekretua: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

II. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

–Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduraduna. Maila: C. Egoera: jardunean. Gradua: 4. Antzinatasuna: 1991/06/01.

–Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Gradua: 3. Antzinatasuna: 1997/06/13.

–Martínez Izal, Alberto. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2008/06/16.

III. ERANSKINA

Administrazio-langileen plantilla organikoa

–Idazkaria (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: 30% + 3,72%, 19/2008 Foru Dekretuagatik, %10 lanaldiaren luzapeneko osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

IV. ERANSKINA

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

–López Soto, Eva María. Bitarte baterako idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2012/02/17.

V. ERANSKINA

Lan-kontratudunen plantilla organikoa

–Administrari-ofiziala (hutsik). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %10 + %3,36, 19/2008 Foru Dekretuagatik. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

VI. ERANSKINA

Lan-kontratudunen zerrenda

–Martínez Rubio, Sergio. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/02/21.

Iragarkiaren kodea: L1808810