141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Alkatetzaren 2018ko apirilaren 19ko Ebazpenaren bidez, Mendabiako Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datu batzuen berritze kolektiboaren prozedura hasi zen, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin bat egiten ez baitute, 5. poligonoko katastroko lurzati hauei dagokienez: 1046, 1047, 1720, 1721, 1722, 1723, 1724, 1737, 1738, 1739, 1740, 1746, 1743, 1744, 1745, 1768, 34, 1747, 1748, 1749, 2971, 2762, 1391, 1390, 2761 eta 2806. Helburua da udal katastroa egokitzea lurzati horien egungo errealitate fisikoari. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28.bis artikuluan arautzen da aipatu prozedura.

Ebazpena 2018ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, eta ukitutako titularrek deklarazioa egiteko hilabeteko epea iraganik, Udalak berritzeari ekin dio eta ukitutako higiezinen mugaketa grafikoa, karakterizazioa eta balorazioa prestatu du. Dokumentazio hori jendaurrean edukiko da Udalaren egoitzetan, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan eta hura amaitu eta hurrengo hamabost egunetan, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta karakterizazioari dagokienez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2018ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1808805