141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Musika Eskolako tasak arautzen dituen
ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko uztailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Musika Eskolako tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten badu, Udalaren Osoko Bilkurak ebatziko du horren inguruan eta, hala bada, behin betiko onetsiko ditu.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1808888