141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

359E/2018 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat onesten duena, 2018. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten.

Gobernuak 2018ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2018-2020) onetsi zen.

Plan horren helburu estrategikoetako bat da Nafarroako Gobernuaren eta Toki Administrazioen arteko koordinazioa eta parte-hartze aktiboa hobetzea Nafarroako merkataritzaren sustapenaren eta udalerrietako erreferentziazko merkataritza gune hiritarren hirigintza eta merkataritza egokitzapenaren alorretan, bai eta tokiko merkataritza sustatzeko merkataritza ekipamendu publikoak sortzeko eta egokitzeko lanean ere.

Zehazki, 1.2 jarduketa ildoak, “Hirigintza eta merkataritza egokitzapena” izenekoak, gure udalerrietako hiri espazioen eta merkataritza guneen merkataritza funtzionaltasuna hobetzeko beharrezkoak diren alderdiak azpimarratzen ditu.

Diru-laguntzen deialdi honen bidez, jarduketa ildo horretan finkatutako hiru neurri lantzen dira, honako hauek zehazki: 1.2.1 “Merkataritza planak diseinatzea”, 1.2.2 “Hiri espazioak merkataritza jardueretarako egokitzea” eta 1.2.3 “Merkataritza ekipamendu publikoak sortzea eta egokitzea”. Xedea da toki entitateek merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak egitea, hiriguneetako merkataritza guneak edertzeko eta hobetzeko neurriak jasoko dituztenak, eta behar diren inbertsioak egitea, merkataritza espazioen funtzionaltasuna eta estetika hobetzeko eta udal azoken funtzionaltasuna hobetzeko eta horiek osoki zaharberritzeko.

Horregatik guztiagatik, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen deialdi hau antolatu du, Nafarroako toki entitateek merkataritza guneak prestatzeko eta egokitzeko jarduketak egin ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdia norgehiagoka ebatziko da, aurrekontuan behar adina diru dagoen bitartean. Diruz laguntzen ahal den kontzeptu mota bakoitzerako baremo jakin bat finkatuko da, eta horrek zehaztuko du diru-laguntzak emateko lehentasun ordena.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Toki entitateentzako diru-laguntza deialdi bat onestea 2018. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean jaso direnak.

3. 290.000 euroko gastua baimentzea diru-laguntzen deialdi honek eragindako konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako honako partida hauen kargura finantzatuko da gastua:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830001-83120-4609-432100 Toki entitateentzako diru-laguntzak, merkataritza erakartzeko planak diseinatzeko (HTMBP)

30.000

830001 83130 7609 432100 Toki entitateentzako diru-laguntzak, merkataritza biziberritzeko (HTMBP)

260.000

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; edonola ere, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko dute Nafarroako Gobernuan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 21ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

2018. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egiteko toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da dagokion araubidea ezartzea toki entitateei diru-laguntzak emateko honako arlo hauetan egiten dituzten jarduketetarako: txikizkako merkataritza jarduera daukaten hiri espazioak prestatzea eta egokitzea, udal azoketako merkataritza ekipamendu publikoak berritzea eta hobetzea, eta merkataritza antolatzeko planak lantzea.

Deialdiaren helburua eta interes publikoa da hiriko txikizkako merkataritza hurbila garatzen duen ingurune urbanistikoa hobetzea, hiriguneetako merkataritza biziberrituz eta toki entitateek txikizkako merkataritza sektorea planifikatuz eta antolatuz.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honek eragindako konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 290.000 eurokoa da, honela banatuta, diruz laguntzen ahal diren jarduketa moten arabera:

JARDUKETA MOTAK

DIRUZ LAGUNTZEN AHAL DIREN KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA

GASTU KAPITULUA

A) Merkataritza antolatzeko planak egitea

A.1) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak

30.000

Transferentzia arruntak: 30.000

A.2) Merkataritza dinamizatzeko planak

B) Hiriguneetan merkataritza biziberritzeko inbertsioak

B.1) Udal azokak modernizatzea

75.000

Kapital transferentziak: 260.000

B.2) Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea:

1) Seinaleztapen komertziala

2) Merkataritza guneetako hiri altzariak

3) Aparkalekuen irisgarritasuna eta egokitzapena

95.000

B.3) Azoka ibiltarietarako guneak egokitzea

30.000

B.4) Udalaren jabetzako lokalak egokitzea, 2.500 biztanletik beherako udalerrietan

60.000

ZENBATEKOA, GUZTIRA

290.000

B1, B2, B3 eta B4 kontzeptuei dagozkien diru-laguntzak esleitu ondoren kontzeptu horietako bakoitzera hasiera batean bideratutako kredituaren zati bat erabilgarri gelditzen bada, gainerako kontzeptuetan, aurrekontu zuzkidurarik ez zegoelako, erantzun gabe gelditu diren espedienteetarako erabiliko dira soberakin horiek, beharrezko izanez gero, honako ordena honi jarraikiz: B4, B3, B2 eta B1.

3. oinarria.–Entitate onuradunak eta betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen diren udalek eta gainerako toki entitateek (hemendik aitzina, toki entitateak), betiere, honako betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Jarduketen xede diren instalazioen, higiezinen edo espazioen titular izatea.

b) Horrela ez bada, gutxienez 7 urtetarako haiek erabiltzeko eskubidea dutela frogatu beharko dute.

c) Bi kasu horietako edozeinetan, diru-laguntza zertarako ematen den, instalazioak, higiezinak edo espazioak helburu zehatz horretarako erabili beharko dira gutxienez 7 urtez, diru-laguntza ordaintzen denetik aitzinera.

Deialdi honetan finkatutako ataletako bat izapidetzeko biztanle kopurua zehaztu behar bada, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 7ko 23/2018 Foru Aginduan ezarritakoa hartuko da kontuan (agindu horrek ofizialtzat jo zituen Nafarroako kontzejuetako 2017ko urtarrilaren 1eko biztanle kopuruak).

4. oinarria.– Diruz laguntzen ahal diren jarduketak gauzatzeko epea, jarduketa motak, diruz laguntzen ahal diren gastuak eta inbertsioak eta eskakizunak.

1. Diruz laguntzen ahal diren jarduketak gauzatzeko epea.

Diruz lagungarriak izanen dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko azaroaren 5era arte, biak barne, egiten eta fakturatzen diren gastuak eta inbertsioak, jarduketak justifikatzeko epea bukatu aurretik ordaindu direnak. Ondorio horietarako, fakturan jasota dagoen eguna joko da gastua edo inbertsioa egin den eguntzat.

Diruz laguntzen ahal diren jarduketen ordainagiriek 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko azaroaren 9ra artekoak izan beharko dute, biak barne.

2. Diruz laguntzen ahal diren jarduketa motak eta gastuak eta inbertsioak.

Diruz laguntzen ahal diren jarduketatzat jotzen dira honako hauek:

A) Merkataritza antolatzeko planak egitea.

Onargarriak dira aholkularitza enpresak, langileak edo entitate espezializatuak kontratatzeagatik sortutako kanpoko gastuak, merkataritza planifikatzeko tresna edo merkataritza dinamizatzeko neurri izanen diren planak lantzeko, idazteko edo diseinatzeko kontratatu badira.

Zehazki, honako hauek sortzeko lanak laguntzen ahal dira diruz:

A1) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak (MEAP).

Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan batek merkataritza sektorea antolatzeko eta dinamizatzeko behar diren neurriak jaso behar ditu, orekatua eta eraginkorra izanen den eta kontsumitzaileen eta tokiko garapenaren zerbitzura egonen den merkataritza eredu bat lortze aldera. Horrelako planak udalen plan orokorretan sartzen dira, eta Nafarroako merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoari erantzuten diote.

Hirigintza antolamenduaren esparruan, horrelako planek merkataritza jarduera gauzatzen den espazio fisikoa zein udalerriaren alderdi sozialak eta ekonomikoak eta komertzialak aztertu behar dituzte, txikizkako merkataritzaren egoera zein den diagnostikatu eta lortu nahi diren helburuetara iristeko jarduketa ildo eta neurri zehatzak jasoko dituen programa bat finkatu ahal izateko.

Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak plan horiek egiteko lagungarri den gida bat du, laguntzaren fitxatik deskargatzen ahal dena, bai eta Nafarroako Gobernuak txikizkako merkataritzari zuzenduta duen webgunetik ere (http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania/Comercio/Planes+y+Estudios.htm).

A.2) Merkataritza dinamizatzeko planak egitea.

Merkataritza dinamizatzeko plan batek epe laburreko neurriak jaso behar ditu, herritarrengan tokiko kontsumoarekiko eta hurbileko merkataritzarekiko sentsibilizazioa sortzea helburu dutenak, bai eta merkataritza sustatzeko, marketinerako, merkataritza biziberritzeko, komunikaziorako eta publizitaterako neurriak ere, hiriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta pizteko.

B) Hiriguneetan merkataritza biziberritzeko inbertsioak.

Onargarriak dira txikizkako merkataritza eskaintzaren hiri baldintzak, azpiegiturak, espazio publikoak eta irisgarritasun eta mugikortasun baldintzak zein ingurunearen kalitatea hobetzeko xedez gauzatzen diren inbertsio guztiak, haren erakargarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko egindakoak, hiri inguruetako merkataritza eskaintzaz besteko kalitatezko aukera bat izan dadin.

Jarduketa diruz lagungarritzat jotzen dira honako hauek:

B.1) Udal azokak modernizatzea.

Zehazki, gisa honetako jarduketa proposamenak onartzen ahal dira:

–Eraikina eta instalazioak egokitzea: egiturazko elementuak, estalkiak edo barreneko eta/edo kanpoko fatxadak konpontzea irudi homogeneo eta osoa lortzeko asmoz, sarbideak egokitzea, zoru irristagaitza instalatzea eta argiztatze sistema berriak jartzea, erakusten diren produktuekin bat datozenak eta efizientzia energetikoarekin bateragarriak direnak.

–Eraikinetan instalazio orokorrak jartzea, hala nola: aire egokitua, suteen kontrako ekipoak, kontsignak, argiztatze sistemak, komunak, telekomunikazioak, ekipamendu teknologikoa, etab.

–Azokako instalazioetan eta saltokietan efizientzia energetikoa hobetzeko eta energia aurrezteko jarduketak egitea.

–Merkataritza guneetan kanpoko eta barneko seinaleztapena jartzea, bai eta horretarako behar diren euskarriak ere.

B.2) Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea.

Zehazki, gisa honetako jarduketa proposamenak onartzen ahal dira:

–Biziguneetako hiri bilbean dauden merkataritza eremuetako seinaleztapen komertziala handitzea eta berritzea.

Jarduketa horretan sartzen dira, esaterako, merkataritza guneen seinaleak eta horietara iristeko jarraibideak jartzea, apaindura bertikalak edo antzekoak jartzea, betirakoak ez direnak, betiere haien xedea bada merkataritza ardatzen hiri paisaia eta estetika hobetzea, eta jarduerarik gabeko lokalekin lotuta badaude.

2) Aparkalekuen eta haien sarbideen irisgarritasuna hobetzea eta haiek egokitzea, lur azpiko edo dorre itxurako aparkaleku berrien eraikuntza izan ezik, baldin eta merkataritza eremutik gertu badaude eta merkataritza eremu horretako balizko bezeroei ezagutarazteko eta horren berri emateko neurriak hartzen badira.

3) Hiri altzariak eta argiztapena modernizatzeko eta hornitzeko inbertsioak eta antzeko beste inbertsio batzuk, udalerriko merkataritza guneek irudi bateratu eta erakargarri bat emateko xedez egindakoak, bertako merkataritza jarduera sustatze aldera.

Honako aktibo hauek ordezteko edo jartzeko jarduketak ez dira diruz lagungarritzat jotzen:

  • Haur jokoak.
  • Zakarrontziak.
  • Parterreak edo lorategiak.

–B2) ataleko jarduketa guztietarako ezinbesteko betekizuna:

Jarduketa horiek diruz lagungarriak izateko, udalerriko merkataritza dentsitate handieneko eremuetan gauzatu beharko dira, herrigunearen barrenean betiere, eta udalerriak 25 saltoki eduki beharko ditu gutxienez.

Ondorio horietarako, saltokitzat hartuko dira txikizkako merkataritza jardueretan aritzen diren establezimenduak, eskaera aurkezteko egunean alta emanda daudenak 641. taldetik 659.era bitarteko taldeetan (biak barne) eta 661. eta 662. taldeetan zehaztutako txikizkako merkataritzako jarduera ekonomikoren batean, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, bazterturik gelditzen dira 654. eta 655. taldeak, 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak izan ezik.

Establezimendu jakin batean jarduera bat baino gehiago egiten badira aldi berean, eta horietako bat aurreko paragrafoan ezarritako txikizkako merkataritzakoa bada, establezimendu hori saltokitzat hartuko da, baldin eta jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez (salmenten zifra), txikizkako merkataritza jarduera bada.

Ez dira inola ere saltokitzat hartuko ostalaritzako establezimenduak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta halakoak, ez eta zerbitzu pertsonaletarako establezimenduak ere (ile apaindegiak, edergintzako aretoak, manikura, estetika eta beltzarantzeko zentroak, tindategiak, garbitegiak, bidaia agentziak, aseguru agentziak...).

Kanpoan gelditzen dira, halaber, industrialdeetan, merkataritzarako edo zerbitzuetarako poligonoetan eta mugaz haraindiko eremuetan egiten diren jarduketak.

Memorian, betiere, proposamenaren interes komertziala dokumentatu, argudiatu eta justifikatu beharko da.

–B.2.2 “Aparkalekuen eta haien sarbideen irisgarritasuna hobetzea eta haiek egokitzea” ataleko jarduketetarako eskakizun berezia.

Udalerriak 8.000 biztanletik beherako populazioa izan behar du.

15 saltokitik gora egon behar dira aparkalekuaren eragin eremuan.

Merkataritza dentsitateak %1ekoa edo hortik gorakoa izan behar du (saltoki kopurua 100 biztanleko).

B.3) Hiriguneetan merkataritza ibiltarirako dauden eremuak egokitzea.

Gisa honetako jarduketa proposamenak dira diruz lagungarriak:

–Jarduera hori garatzeko eremua egokitzea.

–Merkataritza jarduera horri zerbitzu emateko ekipamendua eta azpiegiturak: olanak, egiturak edo antzekoak.

–Sostengu zerbitzuak jartzea, hala nola, elektrizitatea, ura eta abar.

Eskakizunak:

–Jarduketa horiek diruz lagungarriak izateko, hiri bilbean gauzatu beharko dira, erdialdean edo udalerrian ezarrita dagoen hurbileko merkataritzatik gertu dauden eremuetan, eta udalerriko eta/edo merkataritza eremuko merkataritza jarduera dinamizatzen lagundu beharko dute.

–Udalerriak 8.000 biztanletik beherako populazioa izan behar du.

B.4) Udalaren jabetzako lokalak egokitzeko jarduketak:

–Merkataritza establezimendu bat abiarazteko.

–Landa merkataritzako negozio eredu bat ezartzeko, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak sustatuko ereduarekin bat, eta CEIN SL zentroak kudeatuta. Eredu horri buruzko informazioa eskuragarri dago laguntzaren fitxan.

–Merkataritza establezimendu bat ezartzeko, Nafarroako Gobernuak finkatutako beste laguntza neurri batzuen esparruan.

Eskakizunak:

–Toki entitateak 2.500 biztanletik beherako populazioa izan behar du, landa merkataritzako negozio eredu bat ezartzeko Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak sustatuko ereduarekin bat, edo establezimendu bat ezartzeko Nafarroako Gobernuak finkatutako beste laguntza neurri batzuen esparruan.

–Toki entitateak 1.000 biztanletik beherako populazioa izan behar du beste mota bateko establezimendu bat ezartzeko.

5. oinarria.– Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienezko diru-laguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Jarduketa hauetarako aurreikusitako diru-laguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoari (BEZ barne) portzentaje jakin batzuk aplikatuz zehazten dena.

Kontzeptu diruz lagungarri bakoitzerako, gutxieneko inbertsio diruz lagungarria, diru-laguntzaren portzentajea eta gutxieneko diru-laguntza finkatzen dira. Gainera, entitate bakoitzeko gehienezko diru-laguntza bat finkatzen da, hori guztia honako taula honi jarraikiz:

JARDUKETA MOTAK

KONTZEPTU DIRUZ LAGUNGARRIAK

GUTXIENEKO INBERTSIOA

DIRU-LAGUNTZA

GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA

A) Merkataritza antolatzeko planak egitea

A.1) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak

6.000

%80

10.000

A.2) Merkataritza dinamizatzeko planak

2.000

%60

4.000

B) Hiriguneetan merkataritza biziberritzeko inbertsioak

B.1) Udal azokak modernizatzea

10.000 azoka bakoitzeko

%60

30.000 azoka bakoitzeko

B.2) Merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea

1) Seinaleztapen komertziala

5.000

%60

50.000

2) Merkataritza guneetako hiri altzariak

%40

3) Aparkalekuen irisgarritasuna eta egokitzapena

%30

B.3) Azoka ibiltarietarako guneak egokitzea

5.000

%60

10.000

B.4) Udalaren jabetzako lokalak egokitzea, 2.000 biztanletik beherako udalerrietan

10.000

%70

30.000

Deialdian diruz laguntzen ahal den denbora tartetzat jotako aldi osoan entitate berarentzat metatutako diru-laguntza ezin da izan 70.000 eurotik gorakoa.

6. oinarria.–Epea, eskaerak aurkezteko modua eta eskatzen den dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Eskaerak bide telematikotik aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Atarian jasotako zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz.http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16662/Subvenciones-a-entidades-locales-para-actuaciones-de-revitalizacion-comercial; (hemendik aitzina, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du esan nahi gero ezin izanen denik bide telematikotik aurkeztu. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen (hemendik aitzina, APAPEL) 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Izapide telematikoak egiten diren unean eskuragarri egonen den eskabide espezifikoa erabiliz eginen dira eskaerak, laguntzaren fitxaren bidez, eta Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiari zuzendu beharko zaizkio. APAPEL legearen 66.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzaren fitxan jasota dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak.

c) Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, nahiz eta jarduketa baterako baino gehiagotarako eskatu diru-laguntza.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera orri arautuaren araberako eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, agiri bereizitan eskaneatuta eta behar bezala identifikatuta:

a) Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntzak jasotzeko debeku egoeraren batean ez dagoela adierazten duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitakoarekin bat. Agiri hori diru-laguntzaren eskabidean sartuta egonen da.

–Entitate eskatzailearen adierazpena, diru-laguntzaren xede diren jarduketa berberetarako beste administrazio, entitate edo partikular batzuei eskatutako eta/edo haiengandik jasotako diru-laguntzen zenbatekoak adierazten dituena. Agiri hori diru-laguntzaren eskabidean sartuta egonen da.

–Jarduketak eginen diren espazioen, higiezinen edo lurren titulartasunaren ziurtagiriak. Toki entitatearen idazkariaren ziurtagiria aurkeztuko da.

b) Diru-laguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexetako bakoitzari buruzko dokumentazioa.

– Diru-laguntzaren xede den jarduketa azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatza eta xehakatua bilduko duena:

–Jarduketa horrekin lortu nahi diren helburuak.

–Jarduketaren interes komertzialaren justifikazioa.

–Aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu xehakatuta.

–Hala badagokio, obra proiektu ikus-onetsia.

–Jarduketak gauzatzeko kronograma eta jarduketaren gauzatze faseak, diru-laguntza eskatzeko unean jarduketak zer gauzatze egoeratan dauden adieraziz.

c) Bestelako dokumentazioa.

–“Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago ez bada inoiz diru-laguntzarik jaso Nafarroako Gobernuarengandik.

–Baremoak aplikatzeko dokumentazioa.

Zazpigarren oinarriko baremoetan ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko agiriak, baldin deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz aplikatzen ez baditu, nahitaez aurkeztu beharko dira diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

Dagokion balorazio irizpidearen arabera, jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da, edo deialdia kudeatzen duen organoaren iritziz baremoak aplikatu ahal izateko garbia, nahikoa eta zalantzarik gabekoa den dokumentazioa. Dena den, jarduketaren deskripzio memorian ere jasotzen ahalko da baremoak aplikatzeko baliagarri izanen den informazioa. Hau da lehen aipatutako dokumentazioa:

–Hala badagokio, udalerrian dauden saltokien zerrenda, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafearen eta laguntzaren fitxako ereduaren arabera.

–Hala badagokio, merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planaren kopia.

–Hala badagokio, merkataritza dinamizatzeko planaren kopia.

–Hala badagokio, balorazioaren xede diren ordenantzen kopia.

–Hala badagokio, udal azokako postu kopuruaren ziurtagiria.

–Hala badagokio, azoka ibiltariko postu kopuruaren eta maiztasunaren ziurtagiria.

7. oinarria.–Diru-laguntza emateko parametroak.

Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan, hau da, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta horretarako ezarritako baremoak aplikatuta ateratzen den ordenari jarraituz, puntuazio altuenetik txikienera, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

Eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabideei diruz laguntzen ahal den jarduketa mota bakoitzerako finkatutako baremoa aplikatuko zaie.

Merkataritza antolatzeko planetarako baremoa

KOP.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEZKO PUNTUAK

IRIZPIDEAREN PISUA

1

2017ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako diru-laguntzak

a) Ez zen diru-laguntzarik jaso

3

3

%8

b) 5.000 euro gehienez

2

c) 5.000 eta 10.000 euro artean

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) 2015., 2016. eta 2017. urteetan merkataritza dinamizatzeko planak izatea

4

8

%21

b) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat egotea, eta haren jarduera egiaztagarria izatea

4

c) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat izatea udalerriko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio).

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

a) Udal antolamenduan berariazko merkataritzako arlo edo zinegotzigo bat izatea (bereizita edo beste batzuekin batera), edo merkataritzara atxikitako langile teknikoak izatea

2

6

%16

b) Saltoki berriak irekitzeko administrazio izapideak sinplifikatzeko ordenantza bat izatea (erantzukizunpeko adierazpenak jarduera eta irekitze baimenen ordez)

2

c) Merkataritza guneetan hutsik dauden lokalak erabiltzea sustatzeko edo horiek apaintzeko eta haien estetika hobetzeko berariazko ordenantza arautzaile bat izatea

2

4

Plan mota

a) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak (MEAP)

9

9

%24

b) Merkataritza dinamizatzeko planak

5

5

Toki entitateko biztanleria

a) 4.000 biztanletik behera

1

6

%16

b) 4.001 eta 10.000 biztanle artean

2

c) 10.001 eta 20.000 biztanle artean

4

d) 20.000 biztanletik gora

6

6

Toki entitateko saltokiak

a) 30 saltoki baino gutxiago

1

6

%16

b) 31 eta 50 saltoki artean

2

c) 51 eta 100 saltoki artean

4

d) 100 saltoki baino gehiago

6

GUZTIRA

38

%100

–2.b) eta 2.c) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

–Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura: 6. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten udalerriek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1., 4. eta 5. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2., 3. eta 6. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Udal azokak modernizatzeko jarduketetarako baremoa

KOP.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEZKO PUNTUAK

IRIZPIDEAREN PISUA

1

2017ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako diru-laguntzak

a) Ez zen diru-laguntzarik jaso

3

3

%8

b) 5.000 euro gehienez

2

c) 5.000 eta 10.000 euro artean

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen, eta diru-laguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita egotea

10

17

%43

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen

5

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat egotea, eta hura jardunean egotea

4

d) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat izatea udalerriko saltokiekin (edo merkatarien elkarte guztiekin, hala badagokio)

3

e) Udalerriaren webgunean udal azoken jarduerari buruzko informazio eguneratua izatea

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Udal azokak kudeatzeko eta antolatzeko ordenantza arautzaile bat izatea, edo lan horietarako bereziki kontratatutako langile teknikoak izatea

4

4

%10

4

Aurreikusitako inbertsio jarduketen eragin maila

a) Zaharberritze integralak, osoak eta erabatekoak

10

10

%25

b) Plan integral batean aurreikusitako zaharberritze partzialak

6

c) Plangintza berariazkorik gabeko zaharberritze partzialak

3

5

Udal azokaren merkataritza potentziala: Azokako postu kopurua

a) 10era arte

2

6

%15

b) 10 eta 30 artean

4

c) 30 baino gehiago

6

GUZTIRA

40

%100

–2.a) eta 2.b) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean, ez eta 2.c) eta 2.d) irizpideetakoak ere.

–Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura: 1. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, jarraian 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten udalerriek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1. balorazio irizpidea ofizioz aplikatuko du deialdia kudeatzen duen organoak.

Gainerako balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Hiriko merkataritza guneak hobetzeko
eta egokitzeko jarduketetarako baremoa

KOP.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEZKO PUNTUAK

IRIZPIDEAREN PISUA

1

2017ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako diru-laguntzak

a) Ez zen diru-laguntzarik jaso

3

3

%6

b) 5.000 euro gehienez

2

c) 5.000 eta 10.000 euro artean

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen, eta diru-laguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita egotea

10

21

%44

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen

5

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat egotea, eta hura jardunean egotea

4

d) Merkataritza inbertsioak egiteko berariazko aurrekontu partidak izatea, eta udalerriko 2018rako aurrekontu orokorretan jarduketen aurreikuspena onartuta izatea

3

e) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat izatea udalerriko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

3

f) Udalerriaren webgunean haren merkataritza jarduerari buruzko informazio eguneratua izatea

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

a) Udal antolamenduan berariazko merkataritzako arlo edo zinegotzigo bat izatea (bereizita edo beste batzuekin batera), edo merkataritzara atxikitako langile teknikoak izatea

2

6

%13

b) Saltoki berriak irekitzeko administrazio izapideak sinplifikatzeko ordenantza bat izatea

2

c) Merkataritza guneetan hutsik dauden lokalak erabiltzea sustatzeko edo horiek apaintzeko eta haien estetika hobetzeko berariazko ordenantza arautzaile bat izatea

2

4

Merkataritza ardatzean aurreikusitako inbertsio jarduketak, haien eragin zuzena handitzeko xedea dutenak

a) Gaur egun dagoenarekin alderatuta aitzindariak eta berritzaileak diren jarduketak, merkataritza jarduera gauzatzen den hiri espazioari eta hango hiri altzariei balio erantsia ematen dietenak

10

10

%21

b) Jarduerarik gabeko lokaletan edo merkataritza guneetan seinaleztapen komertziala jartzeko (horizontala eta bertikala) eta haietako hiri paisaia hobetzeko jarduketa arruntak

5

c) Merkataritza guneetako aparkalekuak (8.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, aparkalekuaren eragin eremuan 15 saltokitik gora dituztenak). Lehentasunez erosketetara bideratutako aparkalekua (merkataritza dentsitatea, gutxienez: 10 saltoki 1.000 biztanleko; edo 1 saltoki 100 biztanleko)

3

5

Udalerriaren merkataritza potentziala eta jarduketen eragina.

a) 20 saltoki baino gutxiago

3

8

%17

b) 21 eta 40 saltoki artean

4

c) 41 eta 75 saltoki artean

5

d) 76 eta 120 saltoki artean

6

e) 121 eta 250 saltoki artean

7

f) 250 saltokitik gora

8

GUZTIRA

48

%100

–2.a) eta 2.b) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak, ez eta 2.c) eta 2.e) irizpideetakoak ere.

–Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura: 2. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, jarraian 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei.

1. eta 4. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2., 3., 5. eta 6. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Merkataritza ibiltarirako guneak egokitzeko jarduketetarako baremoa

KOP.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEZKO PUNTUAK

IRIZPIDEAREN PISUA

1

2017ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako diru-laguntzak

a) Ez zen diru-laguntzarik jaso

3

3

%6

b) 5.000 euro gehienez

2

c) 5.000 eta 10.000 euro artean

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak merkataritza ibiltaria sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen, eta diru-laguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita egotea

10

16

%31

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat egotea onetsita, indarrean eta gauzatzen

5

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat egotea, eta hura jardunean egotea

4

d) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat izatea udalerriko saltokiekin (edo merkatarien elkarte guztiekin, hala badagokio)

3

e) Udalerriko webgunean asteroko azokari buruzko informazio eguneratua izatea (postu kopurua eta mota, kokapena, bestelakoak)

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

a) Merkataritza ibiltaria arautzen duen ordenantza bat izatea

8

8

%15

4

Udalerriko populazioa jarduketak udalerriko merkataritza eskaintza areagotzeko duen potentzialarekin lotuta egotea

a) 1.000 biztanle baino gutxiago

8

8

%15

b) 1.001 eta 3.000 biztanle artean

6

c) 3.001 eta 5.000 biztanle artean

4

d) 5.001 eta 8.000 biztanle artean

2

5

Azoka ibiltariko postu kopurua

a) 5 postura arte

1

7

%13

b) 6 eta 10 postu artean

3

c) 11 eta 15 postu artean

5

d) 15 postu baino gehiago

7

6

Esku-hartzearen xede den eremuan urtean egiten den ekitaldi kopurua edo ekitaldien maiztasuna

a) Astean behin

7

10

%19

b) Hamabostean behin

4

c) Hilean behin

2

d) 2018an egindako edo aurreikusitako merkataritza azoken kopurua, lehen aipatutakoez gain (1 puntu azoka bakoitzeko; 3 puntu gehienez)

3

GUZTIRA

52

%100

–2.a) eta 2.b) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak, ez eta 2.c) eta 2.d) irizpideetakoak ere.

– Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura: 6. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, 5. irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten udalerriek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1. eta 4. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2., 3., 5. eta 6. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Udalaren jabetzako lokalak egokitzeko jarduketetarako baremoa

KOP.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEZKO PUNTUAK

IRIZPIDEAREN PISUA

1

2017ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako diru-laguntzak

a) Ez zen diru-laguntzarik jaso

3

3

%8

b) 5.000 euro gehienez

2

c) 5.000 eta 10.000 euro artean

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Hurbileko merkataritzaren bidez udalerriaren berezitasuna sustatzen duten jarduketak

a) Lokalak egokitzeko jarduketak, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak sustatuko landa merkataritzako ereduaren esparruan

20

20

%50

b) Lokalak egokitzeko jarduketak, Nafarroako Gobernuak merkataritzari laguntzeko finkatutako beste neurri batzuen esparruan

10

c) Udal ekimeneko jarduketak

6

3

Udalerriaren merkataritza potentziala eta jarduketen eragina

a) 1.000 biztanle baino gutxiago

9

9

%23

b) 1.001 eta 2.500 biztanle artean

4

4

Toki entitateko saltokiak

a) Ez dago bat ere

8

8

%20

b) 2 saltoki gehienez

4

c) 2 saltokitik gora

2

GUZTIRA

40

%100

–Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura: 2. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, 3. eta 4. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten udalerriek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1. eta 3. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2. eta 4. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

8. oinarria.–Deialdiaren izapidetzea eta ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da diru-laguntzak emateko prozedura antolatzeko eta izapidetzeko eskumenak dituen kudeaketa organoa.

Eskaerak ez baditu betetzen finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuak entitate interesdunari eskatuko dio akatsa zuzen dezala, jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun naturaleko epean, eta adieraziko dio eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

2. Akatsak zuzentzeko epea amaitutakoan, espedientearen behin betiko ebaluazioa egin, eta dagokion diru-laguntza esleituko da, irizpide hauei jarraikiz:

–Kontzeptu diruz lagungarriak ebaluatuko eta baloratuko dira, 4.2 oinarri arautzailean ezarritako jarduketa diruz lagungarrien artetik zein den kontuan hartuta.

–Jarduketa diruz lagungarrien mota bakoitzari dagokion baremoa aplikatuko da, eta eskabide guztiak ordenatuko dira jarduketa moten arabera, puntuazio handienetik txikienera.

–Dagozkien diru-laguntza portzentajeak eta mugak aplikatuko dira, 5. oinarri arautzailean xedatutakoarekin bat, eta 2. oinarri arautzailean xedatutakoari jarraikiz finkatutako kredituekin bat.

3. Eskaera jakin bati dagokionez, aurrekontuan nahikoa diru ez badago, eta, horregatik, ezin bazaio eman zegokion diru-laguntza osoa, organo kudeatzaileak diru-laguntza zenbatean gelditzen den jakinaraziko dio entitate eskatzaileari. Entitateak 5 egun balioduneko epea izanen du jakinarazi zaion diru-laguntzaren proposamena onartzeko edo ukatzeko:

–Entitateak ez badu epe horretan jakinarazten hura onartzen edo ukatzen duen, ulertuko da proposamena onartzen duela, eta espedientearen tramitazioak aitzina eginen du.

–Entitateak ez badu onartzen diru-laguntzaren proposamena, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

Diru-laguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren, deialdiaren aurrekontuko dirua agortzen bada, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

4. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak dagokion ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiari.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak du diru-laguntzen esleipenari buruz ebazteko eskumena. Eskaeren gaineko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan ez bazaio eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzenduta. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

9. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea laguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, entitate onuradunek ez daukate frogagiriak aurkeztu beharrik, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz kontsultatuko du informazio hori.

Ulertuko da entitate onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, berariaz kontra agertzen ez badira behintzat eskaeran horretarako prestatutako inprimakiaren bidez; kasu horretan, eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, diru-laguntzen onuradun diren entitateek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izaten ahal diren zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, hala denean, diru-laguntzaren xede den/diren jarduketagatik/jarduketengatik emandako diru-laguntzari uko egin zaiola, hilabete bateko epean gehienez, diru-laguntzaren esleipenari buruzko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

4. Diruz lagunduriko inbertsio proiektuan egin nahi diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko ditu proiektuan egin nahi diren aldaketa garrantzitsu guztiak, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai diru-laguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

5. Diru-laguntzaren xede diren gastuak egitea, justifikatzea eta ordaintzea, eskaeran adierazitako aurreikuspenaren arabera, eta, edonola ere, deialdian finkatutako epeetan.

Justifikazioa 2018ko azaroaren 9a baino beranduago aurkezten bada, emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

6. Diru-laguntzaren xede diren jarduketen gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne) adierazi beharko da Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela.

Diru-laguntza honen xede diren inbertsio jarduketetan kartel bat ezarriko da urtebetez, diru-laguntza ordaintzeko agintzen duen ebazpena jakinarazten denetik aitzinera, aise ikusteko moduko toki batean; laguntzaren fitxan eskuratzen ahalko den ereduaren araberakoa izanen da kartel hori.

7. Diru-laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko espedienteak Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezarritakoarekin bat tramitatu direla justifikatzea.

8. Diru-laguntza zertarako ematen den, instalazioak, higiezinak, hiri espazioak, aktibo finkoak edo diru-laguntzaren xede den beste edozein objektu helburu zehatz horretarako erabiltzea gutxienez 7 urtez, diru-laguntza ordaintzen denetik aitzinera.

Ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo dirua itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, eta oinarri honen 8. atalari dagokienez, ezarritako epea bukatzeko zenbat denbora falta den, horren zuzeneko proportzioan eginen da itzuli beharreko diru-laguntzaren kalkulua.

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Jarduketa guztiak eginak badaude, diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkezten ahalko da justifikazioa; dena dela, beste edozein unetan ere aurkezten ahalko da, diru-laguntza eman dela jakinarazten denetik aitzinera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondoren, beranduenik ere 2018ko azaroaren 9ra arte, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa bide telematikotik aurkeztu beharko da nahitaez; horri dagokionez, eskaerak aurkezteari buruz 6.2 oinarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.

3. Egindako inbertsioak frogatzeko dokumentazioa.

Justifikazioa egiteko, deialdiaren fitxan eskuratzen ahal den justifikaziorako berariazko inprimakia aurkeztu beharko da, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, agiri bereizitan eskaneatuta eta behar bezala identifikatuta.

a) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

b) Jarduketa diruz lagungarri guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen indarreko fakturazio erregelamenduaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, diru-laguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren egikaritzapena berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko, osorik edo zatika, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, diru-laguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horrela izanez gero, laguntza eskabidean adierazi beharko da hori.

c) Egindako ordainketak justifikatzeko banku agiriak.

d) Diru-laguntzaren xede diren jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila adieraziko duena.

e) Diru-laguntzaren xede diren jarduketen argazkiak, jarduketak egin aurreko egoera eta ondorengoa egiaztatu ahal izateko.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso duela iragartzeko betebeharra bete dela frogatzen duten argazkiak edo agiriak, 9.6 oinarrian ezarritakoarekin bat.

g) Adierazpena, diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzaketari buruz: bertan adierazi behar dira diru-laguntza honez gain jarduketak finantzatzeko erabili diren funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako diru-laguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian bertan eginen da.

h) Hala badagokio, udaleko edo toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla frogatzen duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

i) Hala badagokio, Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planaren kopia.

j) Hala badagokio, Merkataritza dinamizatzeko planaren kopia.

11. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta enpresa onuradunak diru-laguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena aurkeztuko du horrekin batera.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, egiaztatu ondoren egindako inbertsioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu direla, haien justifikazioa zuzena dela alderdi guztietan eta diru-laguntzaren xedea bete dela; ordainketa, gehienez, hiru hilabeteko epean eginen da, justifikazioa aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.

Jarduketa guztiak eginda badaude, eta justifikazioa diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkezten bada, diru-laguntza ematen dela dioen ebazpenarekin batera emanen da ordainketa egiteko agindua.

12. oinarria.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen xede diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein diru-laguntzarekin, beste administrazio publiko batzuenak, beste erakunde publiko edo pribatu batzuenak edo nazioko nahiz nazioarteko partikularrenak izanda ere.

Deialdi honetako diru-laguntzen xede diren jarduerak egiteko ematen diren diru-laguntzen zenbateko osoak ezin du inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13. Oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko du ematen diren diru-laguntzei buruzko informazioa, laguntzari buruzko fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaion, entitate onuraduna, emandako diru kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

14. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

15. oinarria.–Arau osagarriak.

Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F1808428