141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betino onespena

Udalak, 2018ko apirilaren 11n, osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa”.

Erabaki hori 2018ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an, eta handik aurrera jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik haren kontra. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta hortaz Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen da “Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa”.

Etxarri Aranatzen, 2018ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

ETXARRI ARANAZKO MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ALDATUA

Etxarri Aranazko herri-bideen sarea etxarriar guztien ondarearen zati bat da. Udalbarrutiko mendi eta soroak kontserbatu eta haien aberastasuna eskuratzeko ezinbesteko elementua da. Era berean, funtsezko elementua da herritarren arteko komunikaziorako eta bisitarien zein ibiltarien joan-etorria errazteko. Kontserbazio-egoera onean egoteak onura handia dakarkie bizilagunei.

Etxarri Aranazko herri-basoko pistak eta bide publikoak gero eta gehiago erabiltzen direnez, beharrezkotzat jo da haien erabilera arautzea, hiru helburu hauek kontuan hartuta: Etxarri Aranazko ondare naturaleko balioak babestea, erabiltzaileek —etxarriarrek bereziki— basoa zein bideak modu egokian erabil ditzaten lortzea eta horiek erabiltzeko moduan mantentzea.

Horrenbestez, Etxarri Aranazko Udalak ordenantza hau onetsi du:

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honen xedea da Etxarri Aranazko Udalaren pista eta bide publikoen erabilera arautzea indarra duen araudiarekin bat, baita tasa bat ezartzea ere haiek erabiltzeagatik.

Ordenantza honetatik kanpo geratzen dira auzoetako bideak eta lurzati berrantolamenduko bideak, gehienbat herritar talde batek erabiltzen baditu, beren etxeetara edo beren nekazaritzako, abeltzaintzako eta/edo basogintzako ustiategietara, belaietara edo baratzetara joateko, bai eta aisialdirako eremuak ere.

2. artikulua. Mendi-bideen kategoriak.

Erabilera nagusia zein duten, Etxarri Aranazko mendiko bide publikoak kategoria hauetan sailkatzen dira:

1. 2 metro zabal edo gehiago duten bideak.

a) Lurra edo zoladura zurruna duten mendi-pistak (hormigoia edo zabor-legarra). Esate baterako, San Adriango, Ahuntzetxeko eta Altzituertako pistak, hermendiaren gainean mugarrien lerrotik kanpora daudenak, mendi alde handietara ailegatzeko nahiz inguruko herriekin komunikatzeko erabiltzen direnak. Erabilera asko izaten dituzte: basogintza, abeltzaintza, turismoa, ehiza, etab.

b) Zoru malgua (asfaltoa) duten mendi-pistak, adibidez, Epeleko pista. Pista horiek hermendiaren gainean mugarrien lerrotik kanpora daude, eta mendi alde handietara ailegatzeko nahiz inguruko herriekin komunikatzeko erabiltzen dira. Erabilera asko izaten dituzte: basogintza, abeltzaintza, turismoa, ehiza, etab.

c) Egurra ateratzeko bideak eta bide-adarrak: sareko egitura meheena osatzen dute; gehienetan helburu bakarra dute, gehienetan zura ateratzea edo norbanakoen lurzatietan sartzea. Askotan noizean behin baizik ez dira erabiltzen, eta denbora luzez ez dira ibilgailuak sartzekoak.

Udalak, justifikatutako arrazoiek direla eta, baso bide batzuen itxiera erabaki ahal izango du motordun ibilgailuentzat, kasu hauetan, itxitako bide hauek, 2 metro baina estuago diren bideen trataera izango dute.

2. 2 metro zabal baino gutxiagoko bide meharrak.

d) Orgabide zaharrak eta bidexkak, erabilera eta eginkizun bat baino gehiago dutenak, lasterbideak eta turismorako bidexkak, hezkuntza eta kirol bideak barne.

Azpimarratzekoa da gaur egun Etxarri Aranatzen bi bidexka homologatu daudela, honako hauek: “Haritz monumentalak” eta “Trikuharrien ibilbidea”.

Sare horrek aukera emango du bertan aisialdi, hezkuntz eta kirol jarduerak egiteko, herritarren onarpena dutenak eta ingurunearekiko errespetua bermatzen dutenak.

3. artikulua. Kontserbazioa.

Etxarri Aranazko Udalak zainduko du 2. artikuluan zehazten diren bide eta mendi-pistak beti egon daitezen erabiltzeko moduan.

Horretaz gain, behar diren neurriak hartuko ditu galdu ez daitezen interes publikokotzat jotzen diren bestelako bideak (besteen ardar direnak, bidexkak...), eta horretarako propio sortutako organo eskudunak egokitzat jotzen dituenak. Horien artean honako hauek egongo lirateke: “Haritz Monumentalak”, “Trikuharrien Ibilbidea” eta Etxarri Aranatz aldameneko herriekin lotzen dutenak (Arbizu, Bakaiku, Lizarraga..), bai eta sor daitezkeen beste batzuk ere.

Lehengoratutako eta behar bezala balizatutako eta seinaleztatutako bideei dagokienez, Udalak egoera onean egon daitezen zainduko du.

Horretarako, Udalak behar diren mantentze-lanak egingo ditu balizatutako eta homologatutako bidexketan, egoera onean egon daitezen bermatzeko eta kasuan kasuko kirol federazioen araudiak eta eskakizunak betetzeko. Mantentze-lanak egiteko orduan, bidexkak eta trail-ibilbideak erabili eta kudeatzen dituzten elkarteek lagunduko dute, betiere bi aldeek sinatutako lankidetza-hitzarmenetan ezarritakoari jarraikiz.

Nolanahi ere, mantentze-lanak Udalaren aurrekontuan baliagarri dagoen zenbatekoaren menpe egongo dira.

Bide publikoekin eta erabilera publikoko beste lur mota batzuekin muga egiten duten finken jabeek bide eta pista horien mugan dauden itxitura guztiak garbi-garbi edukiko dituzte, eta jabetza pribatutik atera eta itxituraren bertikala gainditzen duten oztopo guztiak kenduko dituzte. Partikularra itxituraren garbiketaz arduratzen ez bada, Udalak egingo du eta lan horien kostua kobratuko dio partikularrari.

Hiru metroko zortasun-eremua errespetatuko da bidearen kanpo aldetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluan jasotzen den gisara.

4. artikulua. Ibilgailu motordunetan ibiltzeko debeku orokorra.

4.1. 2.a) eta b) artikuluan zehazten diren Etxarri Aranazko pistetan debekatuta dago ibilgailu motordunak baimenik gabe ibiltzea, non ez diren nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, basozaintzarekin, larrialdiekin edo salbamenduarekin edo udalak baimendutako bestelako jarduerekin zerikusia duten ibilgailuak.

Baimendutako ibilgailuek bide bazterretan eta ohiko puntuetan aparkatu ahal izango dute, betiere modu ordenatuan egiten badute, eta beste ibilgailu batzuen joan-etorriak oztopatu edo arriskuan jartzen ez badituzte. Erabat debekaturik dago areketetan, bidearen erdian edo bihurguneetan edo bertatik zirkulatzen duten gainerako ibilgailuentzat ikuspen murriztuko malda gainaldeetan, baldin eta trafiko-istripuak izateko arrisku handia badute.

Baimendu gabeko ibilgailuek hartarako egokitutako aparkalekuetan aparkatu beharko dute. Gaur egun, igerilekuen ondoan dagoen aparkalekuan.

4.2. Debekaturik dago 2.1.c artikuluaren arabera itxita dauden bideetatik eta 2.2. artikuluan aipatzen diren bi metro zabal baino estuago diren pistetatik barna ibilgailu motordunetan ibiltzea, bai eta pistetatik kanpora mendian barna ere, non ez diren nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, basogintzarekin edo behar bezala baimendutako jarduerekin zerikusia duten ibilgailuak. Era berean, debeku da pistetatik eta behar bezala seinaleztatutako tokietatik kanpo ibilgailuak aparkatzea.

4.3. Traktorrak eta abeltzaintza eta nekazaritzarako erabilera duten beste ibilgailuak ezingo dira inongo baso bidetik ibili, beraz ezingo dute txartelik lortu, etxerako egur loteak ateratzeko salbu.

5. artikulua. Pistak eta bideak erabiltzeko araubide orokorra.

2. artikuluan zehaztutako pistak nolakoak diren, hartarakoxe erabiliko dira, eta debeku dira haien erabilera ezohiko eta gehiegizko guztiak, bideetan kalte egiten dutenak edo trafikoaren segurtasunaren kontrakoak.

a) Debekaturik dago oihaneko gaiak eta eraikuntzako materialak pista horietan barna herrestan eramatea, salbu eta 2.1.c) artikuluan adierazitako bide-adarretan eta egurra ateratzeko bideetan, edo, aukera hori aurreikusita badago, ustiapena arautzen duen pleguan. Era berean, debekaturik dago kate bidezko ibilgailuen joan-etorria ere, non eta ez diren pistak berak garbitu eta hobetzeko erabiltzen direnak edo Udalak eta partikularrek beren finketan obrak edo hobekuntzak egiteko erabiltzen dituztenak.

b) Bide, pista nahiz areketan debeku da lurra, harriak, hondakin mota guztiak eta nekazaritzako edo basogintzako produktuen hondarrak bota edo uztea.

Era berean, baimenduta eta aribidean dauden aprobetxamenduetatik datozen oihan produktuak soilik aldi baterako biltegiratu ahal izango dira horretarako gaitutako eta baimendutako kargatzeko tokietan.

c) Bide, pista eta haien inguruko aparkalekuetan debeku da nekazaritzako, basogintzako edo bestelako produktuen hondarrak erretzea.

d) Espresuki debeku dira lehiaketak eta lasterketak, Administrazioak baimendu ez baditu, baita paseoan dabiltzanentzat, txirrindularientzat, etxeko animalientzat eta basa faunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen gidatzeko modu bortitz guztiak ere. Salbuespen gisara, Etxarri Aranazko Udalak baimena ematen ahalko du taldeka ibilgailu motordunetan antolatzen diren lehiaketa ofizialak eta jarduera turistikoak egiteko.

e) Era berean, erabat debekatuta daude Administrazioak baimendu gabeko turismo-jarduerak, hala nola mendiko bizikletan egindako jaitsierak, 50 lagunetik gorako bisita gidatuak edota nork bere kasa egindakoak, baldin eta faunan edo floran arazo edo kalte handiak eragin baditzakete, bai eta herritarren jarduera tradizionalen garapenean eragin negatiboa izan badezakete (ehiza, abeltzaintza eta basoko aprobetxamendua zein aprobetxamendu mikologikoa).

f) Horrela egingo da Etxarri Aranatzen etxeko animaliak edukitzea, txakurrak bereziki, arautzen duen ordenantzan (28. NAOn argitaratu zen, 2003ko martxoaren 5ean) eta Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera (102. NAOn argitaratu zen, 2011ko maiatzaren 27an).

g) Errespetatu beharko dira ordenantza honetan zehaztutako pistetarako pisuaz eta kargaz bezainbatean adierazten diren mugak.

6. artikulua. Pisu mugak.

6.1. Egun arruntetan, pisu eta karga muga hauek errespetatu beharko dira:

a) 2.1.a) artikuluan zehaztutako pistak: pista horietan ezin da inolaz ere 40 tona gordineko karga gainditu (ibilgailua gehi karga guztira).

b) 2.1.b) artikuluan zehaztutako pistak: pista horietan ezin da inolaz ere 30 tona gordineko karga gainditu (ibilgailua gehi karga guztira).

c) Errespetatu beharko dira 2.1.c artikuluan zehaztutako pistetarako (egurra ateratzeko bideak eta bide adarrak) pisuaz den bezainbatean adierazten diren muga hauek: 25 tona, baldin eta zoru naturala guztiz lehor badago, eta 20 tona, zorua bustirik dagoenean, betiere lur-giroa badago eta euririk egiten ez badu.

6.2. Euria ari duen egunetan eta/edo zorua guztiz lehor ez dagoenean edo lohia dagoenean, debekatuta dago:

a) Edozein motatako mendi pistan ibiltzea (2.1.a eta b) motordun ibilgailuekin, baldin eta haien pisua gehi karga 10 tonatik gorakoa bada.

b) 2.1.c artikuluan zehaztutako bide adarretan eta egurra ateratzeko bideetan eta 2.2 artikuluan zehaztutako bideetan, guztiz debekatuta dago.

7. artikulua. Baimentzeko prozedura.

a) Etxarri Aranazko pistetan erabiltzeko baimena Udalak emango du. San Adriango erromeria egin aurreko eta ondoko egunetan eta San Adrian egunean bertan ez da beharrezkoa izango baimena izatea San Adriango pistan ibiltzeko.

b) Baimen-eskabideak ofizialki ezarritako ereduan aurkeztuko ditu ibilgailuaren titularrak; haietan datu pertsonalak, ibilgailuen gainekoak eta eskatzen den baimen motari dagozkionak emanen dira.

c) Honako kasu hauetarako eskatu ahal izango dute baimena:

–Etxarri Aranatzen erroldatutako herritarren ibilgailuetarako.

–Udalerrian erregistraturiko ibilgailuetarako.

–Etxarri Aranatzen etxebizitza propio dutenen edo maizter daudenen ibilgailuetarako.

–Mendi-pista sarbide bakarra duten luzatien kasuan (esate baterako, Altzituerta edo Epele), haien jabeen eta/edo errentarien ibilgailuetarako. Kasu horretan, lurzatirako sarbidea den mendi-pistara mugatuko da baimena. Errentarien kasuan, lurzatiaren jabeari dagokio baimena eskatzea.

–Mendi aldean kokatutako baserri edo etxebizitzetako bisitarien ibilgailuetarako, baldin eta haietan mendi-pistetatik bakarrik sar badaiteke. Kasu horretan, bisitatu behar den etxebizitzaren titularrak aurkeztu beharko du baimena. Kasu horretan, baserrirako sarbidea duen mendi-pistan barrena zirkulatzeko baimena eskatuko da soilik. Baimena emateak ez dakar, inolaz ere, ibilgailua gune publikoan aparkatzeko eskubiderik. Lurzati pribatuan aparkatu beharko da. Baimendutako ohiko bisitarien kasuan, bisita-txartel iraunkorra eskatu ahal izango da. Gehienez 2 txartel partzela bakoitzeko eta gehienez 5 baserri bakoitzeko.

–Ahuntzetxeko bisitarien ibilgailuak, baldin eta erreserba egina eta baimena badute.

–Udal kanpineko ibilgailuen erabiltzaileak. Udalak kanpineko kudeatzaileari gehienez hamar txartel emango dizkio, honek bere bezeroei, inongo koste ekonomikorik gabe eskaini ahal izateko, bai kudeatzaileak, hala erabaki ezkero, fidantza eskatu ahal izango du.

–Jarduera ekonomiko baten titulartasuna ibilgailuetarako zeinen garapenerako beharrezkoa den maiz udalerriko pistetatik eta bide publikoetatik pasatzea ibilgailu ezberdinekin, nahiz eta jarduera hau Etxarri Aranatzen errotua ez egon. Kasu honetan, jardueraren arabera beharrezkotzat jotzen diren txartel adina emango dira eta kasu zehatzean jardueraren titularrari, ustiapenerako behar dituen garraio eta hornitzaile guztietarako.

–Mendi aldera ibilgailuekin sartzeko beharra egiaztatzen duten beste pertsona batzuen ibilgailuetarako, betiere ordenantza honetan ezarritakoari jarraikiz.

Udalak, kasu berezi eta salbuetsitan, salbuespenak egin ditzake behar bezala justifikaturiko kasu zehatzetan Epeleko bideko partzeletarako, kanpineko erabiltzaileentzako eta jarduera ekonomikoetarako txartel kopuru handiagoak emanez.

d) Baimen eskabideei buruzko ebazpenak Alkatetzak emango ditu.

e) Baimena ibilgailu edo jarduera ekonomiko bakoitzeko, zer den bidezkoa, banakako txartel bat emanez gauzatuko da, 1. eranskinean aurreikusten diren kasu eta moten arabera. Ibilgailu baimenduen erregistroa sortuko da, eta hari dagozkion zergadunen errolda ere bai. Zentsu horretako hasierako sarrera ofizioz eginen da, baimena eman ondoren. Baimen-txartela ondo ikusteko eta irakurtzeko moduko tokian jarri beharko da, ibilgailuaren aurreko beiran.

f) Utziz gero, edo aldaketaren bat eginez gero, horrelakoak gertatzen diren egutegiko hiruhileko berean egin beharko dute horien gaineko deklarazioa aitzineko idatz-zatian aipatutako erroldako subjektu pasiboek, eta horiek indarra hartuko dute artikulu honen c) idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, salbu eta tributu-kuotaren sortzapenari, likidazioari eta diru-sarrerari dagozkienak, horretarako ordenantza honen 19. artikuluan xedatzen denari jarraituko baitzaio.

8. artikulua. Garraioa, herriko pista edo bideetatik zura ateratzeko aprobetxamendu pribatuetako.

Erabat debekaturik dago oihaneko gaiak eta eraikuntzako materialak arrastaka eramatea, dela ibilgailu motordunen bidez edo animaliak erabiliz, baldin eta gaiok behar bezala eta ibilgailu egokian kargaturik ez badaude. Salbuespena egin ahal izango da 2.1.c) artikuluan adierazitako bide-adarretan eta egurra ateratzeko bideetan, bai eta ustiaketa arautzen duen pleguan aukera hori aurreikusita badago ere.

Debeku hau haustea zorrotz zehatuko da. Egindako kalte guztien ordaina eskatzeaz gain garraiatutako oihaneko gaiek balio dutenaren halako bi joko duen isuna ordainaraziko da.

Zuraren garraioa edo makina astunen pasatzea eginen da eguraldi ona dagoenean. Hori dela eta, eguraldi ontzat joko da kamioien gurpilak lurra zapaldu eta lokatzarik egiten ez bada.

Halaber, atera beharreko lotearen balioaren %4ko fidantza jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren erreferentzia-balioen taulen arabera.

Aurretik adierazitako baldintzak kasuan kasuko baso-aprobetxamenduetarako pleguetan aldatu ahal izango dira.

9. artikulua. Eskumena eta baimenaren iraunaldia.

9.1. Etxarri Aranazko alkateak emango du Etxarri Aranazko pistetan barna ibiltzeko baimena, 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

9.2. Baimenek bost urteko balioa dute, betiere emateko orduan betetzen ziren baldintzak eta betekizunak betetzen badira. Horrela izan ezean, txartelak ez du baliorik izango eta Udalari itzuli beharko zaio eta bajaren berri eman. Udalak eskumena du txartelari baja eman eta itzultzea eskatzeko.

Ahuntzetxera edota baserrietara egin nahi diren bisiten kasuan, baimena soilik bisita-egunerako emango da. Gehienez ere bost baimen eman ahalko dira, ohiko bisitarientzat.

Ez dira hurrengo urtea arte luzatutzat joko, salbu eta uzteko edo ofizioz utzarazteko deklaraziorik egiten bada (1. eranskinean adierazitako kasuetan izan ezik).

10. artikulua. Zerbitzu publikoak.

Ordenantza honen debekuetatik salbuesten dira erakunde eta entitate publikoen ibilgailuen joan-etorria, beren egitekoan ari direnean, hala nola polizia, suhiltzaile, basozain eta abarrena.

Inguruabar berezietan, aurreko lerroaldean aipatutakoez bestelako egoera batzuk ere aintzat har daitezke, esaterako: herri lanak, interes publikoko edo orokorreko jarduerak -Administrazio Publikoek edo horien entitate instrumentalek sustatuak-, larrialdi kasuak, istripuak, hondamendiak, etab.

11. artikulua. Ibiltzeko gehieneko abiadura.

Etxarri Aranazko pista guztietan gehieneko abiadura 20 km/ordua izango da.

12. artikulua. Pisten egoerari eta inguruabarrei dagokien abiadura.

Istripu-arriskuak gutxitzeko, eta oinezko, txirrindulari eta animaliei trabarik ez egiteko, gidariek abiadura egokitu beharko dute, maldetan eta toki arriskutsuetan behar adina motelduz, baita aziendak hurbil dabiltzanean eta oinezkoak agertzean ere, edo denbora lehorra denean, pistetan hautsa pilatzen baita.

13. artikulua. Erabiltzaileen erantzukizuna.

Erabiltzaileek beren gain izanen dute ordenantza honetan aipatzen diren arauak ez begiratzeagatik pistetan egiten dituzten kalteen erantzukizuna.

14. artikulua. Bideen erabilera berezia.

Baso bideen erabilera bereziaren izaera izango du 20 tona pisu gordina baina gehiago duten ibilgailuek egiten dutena, baserrietan edo nekazal instalakuntzetan eta baso jarduera edo baso azpiegitueretan obrak egitearen ondorioz.

Erabilera hauetarako udal baimena behar izango da, beharrezkoa izanik jabearen edo sustatzailearen identifikazioa, ibilgailuaren identifikazioa, tonelajea eta egin beharreko bidaien kopurua. Horretarako, udal langileen bisita jasoko da baso bidearen erabileraren aurretik eta ondoren.

Era berean, erabilitako bidean gerta daitezkeen kalteak bermatzeko, obraren kostuaren %4ko fidantza jarriko da Udalean.

15. artikulua. Pisten inbentarioa.

Etxarri Aranazko Udalak 2. artikuluko pista guztien eta haien kategorien inbentarioa eguneratuko du etengabe. Inbentario horrek balio izan dezake pista bakoitzerako tona kopurua eta gehieneko abiadurak zehazteko, ezarritako mugapenez gainera.

Horretarako, Udalak kasuan kasuko kartografia digitala izango du, bere web-orriaren bidez kontsultatu ahal izango dena.

Kartografia horretan, aparkalekuen kokalekua ere zehaztuko da, batez ere baimendu gabeko ibilgailuena. II. Eranskina.

16. artikulua. Arau-hausteak eta kontrola.

Ordenantza honetan ezarria urratzea arau-haustetzat joko da.

Udalak ordenantza honetan ezarritakoa betetzen dela zainduko du; nolanahi ere, bertako herritarrek ere modu aktiboan lagundu ahal izango dute ordenantza honetan ezarritakoa betearazten, arau hausteren bat antzemanez gero, haren berri emanez.

17. artikulua. Zehapenak.

Ordenantza honetako arau-hausteek isuna izanen dute:

a) Isunen bidez, zeinak 300,00euro baino gehiagokoak izan ezingo direnak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Baimena eta txartela kentzearen bidez, berrerortze kasuetan (bigarrenez) bi urtetako eperako.

Zehapenak ezartzea eragindako kalte-galeren ordainetik aparte izanen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 117. artikuluan ezarriari jarraituz.

Isunen dirua eta kalte-ordainak biltzeko, administrazioko premiamendu bideari ekinen zaio, borondatez ordaintzen ez bada.

18. artikulua. Zehatzeko prozedura.

Arau-haustea ekar dezaketen egitateen berri emanen zaio Udaleko alkatetzari; horrek behar den zehapen espedientea abiaraziko du, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta Zehapen ahalmenaren erabilera arautzen duen Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuari jarraikiz.

Etxarri Aranazko Udaleko Alkatetza da prozedura ebazteko eta zehapenak ezartzeko organo eskuduna.

19. artikulua. Tasaren zerga-egitatea.

Tasa honen zerga-egitea da:

a) Etxarri Aranazko Udalaren pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanen zerbitzu publikoa egitea.

b) 20. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek pistak maizago eta modu berezian erabiltzea.

20. artikulua. Salbuespenak.

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude:

–Bere lana burutzen ari diren entitate eta instituzio publikoetako ibilgailuak eta 10. artikuluan aipaturiko beste ibilgailuak.

–Epeleko partzeletako jabeak, bide horretarako soilik, bai bereak propio diren eta gehienez bi bisitarientzat diren txarteletarako, Epeleko baserrikoei salbu, zeini 5 txartel emango zaizkion.

–Basoan lana burutu behar duten jarduera ekonomikoko titularrak (lanak egurra ateratzeko, bideen hobekuntzarako, edo eta partzeletan dauden eraikin edo instalazioen hobekuntzarako direnean adibidez).

–Kanpineko kudeatzaileak, kanpineko erabiltzaileei bideraturikoa txartelentzat, zentzu honetan, gehiengo txartel kopurua 10 izanik.

Udalak, salbuespenak ezarri ditzake kasu berezi eta salbuetsitan, behar bezala justifikaturiko kasu zehatzetarako eta aurreko paragrafoan aipatzen ez direnean.

21. artikulua. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, eta orobat nortasun juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen dutenak, baldin eta:

1. 7. artikuluan aurreikusitako baimena eskatzen duten ibilgailuen titularrak.

22. artikulua. Tributu-kuota.

Etxarri Aranazko pista eta bide publikoak mantentze, zaintze eta hobetze lanen zerbitzua egiteagatik eskatu beharreko tributu-kuota tarifen III. eranskinean xedatzen denari jarraikiz zehaztuko da.

23. artikulua. Sortzapena, likidazioa eta diru-bilketa.

a) Tasa honengatik eskatzen diren kuotak sorrarazi, likidatu eta bilduko dira baimena ematen den unean eta hemendik aurrera, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1ean sorraraziko dira eta urteko lehen hiruhilekoan likidatu eta bilduko dira, horretarako ordainagiri helbideratua erabiliz.

b) Kuotak ez dira hainbanatuko urte bat baino gutxiagoko aldietan, kontuan hartu gabe sarrera, uztea edo aldaketa noiz gertatzen diren.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Erregistroan agertzen diren ibilgailuek kasuan kasuko tasa ordaindu beharko dute, ordenantza honetan ezarri epean eta moduan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan jasota ez dagoen orotan aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta indarra duen legeria sektoriala.

Ordenantza aldaketa hau, Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikaturik agertu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

ERANSKINA

I. Eranskina.–Ereduak.

II. Eranskina kartografia.–Mendi- pisten inbentarioa.

III. Eranskina.–Tasak.

–Txartela tramitatzeak dakartzan gastuengatiko tasa: 10 euro txartel bakoitzeko.

–Txartela galdu duelako edo lapurtu diotelako, edo ibilgailua aldatu edo bajan eman eta gero txartela berritu behar duenak 5 euroko tasa ordaindu beharko du.

IV. Eranskina.–Beste erabilera batzuk.

36/1994 Foru Dekretua, otsailaren 14koa, lurzoru urbanizaezinean barna ibilgailu motordunekin antolatutako jarduerak eta ibilgailu motordunen zirkulazio librea arautzen dituena. Debeku da zirkulatzea landetan barrena edo 2 metro zabal ez diren bideetan barrena, edota suebakietan nahiz egurra ateratzeko bideetan barna. Debeku da berariaz debekatua dagoen bide edo pistetan barrena. Aldi baterako debekuak ezar daitezke, ingurumenari kalte egiteko arriskua dagoenean. Jarduera antolatutzat hartuko da 10 ibilgailu baino gehiago biltzen direnean, orduan baimena beharko baita. Debeku da zirkulatzea halako tokietan barrena: Erreserba Integralak, Natur Erreserbak, Aisiarako Natur Eremuak, Altxonbideak, Donejakue bidea, galtzada historikoak, Plazaolako bidea, Basa Fauna babesteko Eremuak, ibai ibilgailuak, urmaelak, urtegiak edo hezeguneak.

Iragarkiaren kodea: L1809015