141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1809013