141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Kontribuzio bereziak ezartzea eta ordenatzea “Utzubar industriaguneko urbanizazioaren 1. fasearen” lanengatik. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko ekainaren 15ean egindako osoko bilkuran, aho batez, akordio hau hartu du: hasiera batean onartzea “Utzubar industriaguneko urbanizazioaren 1. fasearen” lanengatik kontribuzio bereziak ezartzeko egintza eta ordenatzeko erabakia.

–Inbertsioaren kostua: 245.401,80 euro. Kostu hori aurreikuspena baino ez da; izan ere, azkenean kostu erreala hartu behar da kontuan, handiagoa edo txikiagoa izanda ere.

–Zerga-oinarria (onuradunen artean banatu beharreko kopurua) benetako kostuaren %90ekoa izango da: 220.861,63 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, kontribuzio bereziak ordenatzeko eta ezartzeko espedientea, Utzubar industriaguneko urbanizazioaren (1. fasea) lanen gainekoa hain zuzen, jendaurrean egonen da 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo oharrak egin ditzaten edota, hala badagokio, zergadunen elkarte administratiboa osatu dezaten.

Etxarri Aranatzen, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1809012