141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, oinarrizko kirola egiten ez duten Lizarrako kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdiarena, 2017ko ekainaren 15etik 2018ko ekainaren 16 arte kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 407210.

–Deialdiaren xedea: diru-laguntzak arautzea egoitza soziala Lizarran edukita oinarrizko kirola egiten ez duten kirol klubentzako, 2017ko ekainaren 15etik 2018ko ekainaren 16 arte.

Diru-laguntzaren xedea da Lizarran kirol ekitaldiak, hitzaldiak eta ateraldiak antolatu eta egitea, eta klubek edo kirolariek hiriko izena zabaltzea parte hartzen duten nazioko eta nazioarteko txapelketetan.

–Onuradunak: egoitza soziala Lizarran duten kirol klubak.

–Oinarri arautzaileak: diru-laguntzaren oinarri arautzaileak deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean daude, alegia, egoitza soziala Lizarran duten kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 17.225 eurokoa da.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Lizarran, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1808907