141. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut Alkatetzak 2018ko ekainaren 29an emandako 280/2018 Ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako M.ª Reyes Latienda Martínez bigarren alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 6tik 13ra.

Oltza Zendean, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1808698