140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2018ko ekitaldiko aurrekontu-aldaketen
bosgarren espedientea. Behin betiko onespena.
Kreditu berezia

2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, kreditu bereziaren bidezko aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 395.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 395.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1809032